XV. Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketa hasi zuten atzo Aritzbatalde kiroldegiko pilotalekuan. Eskualdeko pilotari mordoak parte hartu zuten, eta askotariko emaitzekin amaitu zuten lehen jardunaldia.
Bi modalitatetan banatuta jokatu zuten: adimen urritasuna dutenek teniseko paletan buruz burukoak jokatu zituzten, eta urritasun fisikoa dutenek gurpildun aulkian gomazko paletan jardun zuten, bikoteka. Datorren hitzordua otsailaren 15ean dute, Errenterian (Gipuzkoa).
Honakoak dira atzoko emaitzak:
- Jon Alzuguren (Mindara) - Unai Dios (Mindara) 15-3.
- Josu Arratibel (Independiente GKEF) - Lorea Iribar (Zarautz KE) 15-3.
- Peru Errementeria (Mindara) - Markel Ugarte (Zarautz KE) 0-15.
- Manuel Quesada eta Beñat Lizaso (Kemen) - Joseba Lasa eta Asier Navaridas (Kemen) 15-7.
- Erik Gaton (Mindara) - Luis Zulaika (Zumaia PE) 15-8.
- Leire Troitiño eta German Elkoro (Kemen) - Aingeru Semperena (Kemen) eta Mikel Merino (Añorga KE) 10-15.
- Asier Sanchez (Mindara) - Josu Eskisabel (Zumaia PE) 15-8.
- Jon Alzuguren (Mindara) - Unax Esnaola (Zarautz KE) 15-0.
- Haritz Lertxundi (Zarautz KE) - Xabier Olaziregi (Zumaia PE) 15-1.
- Ibai Gomez (Mindara) - Mikel Vega (Mindara) 15-13.
- Xabier Villar (Zarautz KE) - Juan Pardo (Zarautz KE) 15-6.
- Unai Dios (Mindara) - Peru Errementeria (Mindara) 15-3.
- Josu Arratibel (Independiente GKEF) - Josu Eskisabel (Zumaia PE) 15-1.
- Markel Ugarte (Zarautz KE) - Unax Esnaola (Zarautz KE) 15-1.
- Lorea Iribar (Zarautz KE) - Asier Sanchez (Mindara) 15-11.
- Joseba Altuna (Zarautz KE) - Jurdan Arakistain (Zumaia PE) 15-12.
- Iraitz Huegun (Mindara) - Eneko Sagarmendi (Mindara) 15-13.
- Hodei Asteasu (Mindara) - Sheila Cueto (Mindara) 15-2.
- Alvaro Valor (Zarautz KE) - Leire Esnal (Zumaia PE) 0-15.
- Leire Esnal (Zumaia PE) - Alex Antomas (Zarautz KE) 15-3.
- Iraitz Huegun (Mindara) - Jurdan Arakistain (Zumaia PE) 15-8.
- Eneko Sagarmendi (Mindara) - Joseba Altuna (Zarautz KE) 15-12.
- Sheila Cueto (Mindara) - Alvaro Valor (Zarautz KE) 15-9.
- Hodei Asteasu (Mindara) - Alex Antomas (Zarautz KE) 15-3.