Basurdeen eta orkatzen uxaldiei berriro ekingo diete Gipuzkoan

Iraia Oteiza 2025ko urt. 30a, 12:39

Basurdeek hondatutako belardia. (Guka)

Urte laurdenez geldirik egon dira Gipuzkoan basurdeen eta orkatzen uxaldiak edo batidak. Hilabeteetan hizketan egon ostean, azkenean akordioa lortu dute aldundiak eta ehiza federazioak, eta animalia horien uxaldiak berriro abian jarriko dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ehiza federazioak akordioa lortu dute basurdeen eta orkatzen uxaldiak berriro abian jartzeko. Urte laurdenez egon dira Gipuzkoan aipatutako uxaldiak edo batidak geldirik, eta hilabeteak eman dituzte bi aldeek akordiora ezin iritsita. Aldundiak, baina, ehiztariak behar ditu animalia horien populazioa eta horiek nekazal lurretan zein errepideetan sortzen dituzten kalteak kontrolatzeko; eta ehiztariek aldundiaren babesa behar dute, nahitaez, etxetik gertu beren afizioarekin jarraitu ahal izateko.

Behin akordioa lortuta, ehiza jarduera segurtasunez garatzeko mapa digitalizatu zehatzagoak landu dituztela jakinarazi dute bi aldeek. Era berean, basurdeen eta orkatzen populazio kontrola nabarmen indartuko dutela eta inguruarekiko elkarbizitza hobetuko dutela azaldu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide