Pasai San Pedron izango dute jardunaldia ZAEko batelek

Aritz Mutiozabal 2025eko urtarrilaren 17a

Erreteriako batel proban Zarauzko ontzi bat. (Iker LarraƱaga)

Bihar jokatuko dute Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia, 10:30etik aurrera.

Bikain hasi zuten batel denboraldia Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariek. Joan den asteburuan ekin zioten Gipuzkoako ligari ZAEko zazpi batelek, Errenterian (Gipuzkoa), eta emaitza onak lortu zituzten. Hasitako bideari jarraipena eman nahi diote, eta bihar hitzordu berri bat izango dute.

Ligako bigarren jardunaldia izango dute jokoan, maila guztietan, eta estropadekin 10:30ean hasiko dira. Pasai San Pedron izango dute asteburu honetan batel proba.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide