Ikusgai dago Amenabar Zarautzen eta Txileko selekzioaren arteko neurketaren argazki bilduma. Aurreko ostegunean, hilaren 9an, jokatu zuten lagunarteko norgehiagoka Aritzabatalde kiroldegiko kantxan; Txilek 34-23 hartu zuen mendean etxeko taldea. Hala eta guztiz ere, eskubaloi zaleen artean sortutako giro ona izan zen jaun eta jabe.
Arratsaldeko argazkiak ZKE Eskubaloiaren atarian ikus daitezke.