Alex Padilla 21 urteko atezain zarauztarrak Mexikoko Pumas taldean jokatuko du denbora batez. Athletic Clubek lagata joan da; izan ere, duela egun batzuk jakinarazi zuen talde zuri-gorriak Padillak hiru denboraldi gehiago egingo zituela Athleticen, eta kontratua 2029ko ekainaren 30era arte berritu zutela.
Sei hilabeterako akordioa sinatu dute bi taldeek, baina beste urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte, hain justu. Akordioak, gainera, jokalaria erosteko aukera ematen dio Pumasi. Halere, Ibaiganeko erakundeak zarauztarra berrerosteko eskubidea izango du.
Padilla Mexiko Hirian dago jada, eta osasun azterketa egin diote, talde berriarekin lanean hasi aurretik.