Atzeratu egin dute Arranoko bertso bazkaria

Intza Trula 2025ko urt. 3a, 15:30

Mikrofono bat. (Artxibokoa)

Biharko zuten itxita hitzordua, baina atzeratu egin behar izan dute. Data berria zehaztu gabe dago oraindik.

Bertso bazkaria ziren egitekoak bihar Arrano tabernan, baina atzeratu egin behar izan dute hitzordua. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik ez dute data berririk zehaztu, eta ahal bezain pronto emango dute horren berri.

Julen Zulaika, Uxue Alkorta, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Mantzizidor Mantxi ziren bihar Arranon abestekoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide