Sabela berotzen jarraitzeko beste aukera bat izango da larunbatean Zarautzen. Urtarrilaren 4ean, 14:30ean hasita, bertso bazkaria egingo dute Arrano tabernan.
Bertsotan, Julen Zulaika, Julen Zulaika, Uxue Alkorta, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Mantzizidor Mantxi arituko dira.
Patata entsalada, otarrainska eta porruz betetako bolobanak, txerri saiheskia parrilan, gazta, sagar dultzea eta intxaurrak, kafea, edariak (sagardoa, ura eta ardoa) eta kopa izango dute parte hartzaileek menu gisa. Pertsonako 30 euro ordainduko dira eta izenak Arrano tabernan bertan emango dira.