80. Hondartzako Futbol Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute gaur goizean. 9:00 aldera jaitsi dira Ulacia Bidaiak taldeko jokalariak eremu markaketak egitera.
Behin eremuak prest zeudelarik, hasiera eman diete norgehiagokei. Gaurko jardunaldian guztira 14 partida jokatu dituzte, eta Izar Optika taldeko jokalariei, aldiz, atsedena tokatu zaie. Eguraldia lagun izan dute jardunaldian zehar, nahiz eta termometroak temperatura oso baxua markatu.