Haizete gogorren eta euri jasen ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute ostegunaz geroztik herrigunean zegoen Erdi Aroko Azoka. Hala, Zarauzko Udaleko Turismo departamentuak argitu du datozen orduetarako eta biharko aurreikusita zeuden emanaldiak ez direla egingo, eta saltzaileen postuak ere itxita egongo direla.