Azken egunotan eguraldia kaskarra den arren, asko izan dira aterkiak hartu eta Zarauzko Erdi Aroko Azokara erosketak egitera animatu direnak. Ostegunean zabaldu zuten ofizialki azoka, eta gaur eta bihar ere egun osoan zehar egongo da zabalik.
Hala, Zarauzko herrigunera bertaratzen direnek eskaintza zabala aurkituko dute; produktu ezberdinez jositako saltzaileen postuetan erosketak egin ditzakete, baita antzerkiak eta kalejirak ikusi ere. Eskaintza guzti horren berri zehatzago izan nahi dutenek, lotura honetan dute egitarau osoa eskuragarri.