Hainbat kale itxiko dituzte bihar eguerdian bikote mistoen lasterketagatik

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 30a, 12:15

Bikote Mistoen Kroseko parte hartzaileak Zelai Ondotik pasatzen. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, errepide mozketek 10:30etik 12:30era iraungo dute.

Bihar goiz-eguerdi partean jokatuko da 45. Zarauzko Bikote Mistoen Lasterketa, eta 800 bikote inguruk partuko du aurten parte. Irteera araba kaletik egingo dute, 11:00etan, Araba kaletik (Aritzbatalde kiroldegi aurretik) eta herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Hori dela eta, Zarauzko Udalak jakinarazi du errepide mozketak egingo dituela probak iraun bitartean.

Zehaztu duenez, honako errepide hauek itxiko dituzte 10:30etik 12:30era: Araba kalea (Gurmendi kalea eta Frantsebidea artean), Gipuzkoa kalea, Bizkaia kalea (Urdaneta eta Hegoalde kaleen artean), Zelai-Ondo kalea,  Aitze kalea (Bizkaia eta Justo kaleen artean), Justo kalea, Mitxelena kalea, Zigordia kalea, Gaztainpe kalea eta Salegi kalea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide