Azaroaren 25a

Olatz Mercader: "Pedagogia egin behar da erasotzailearen iruditeria zabaltzeko; edonork egin diezazuke eraso"

Intza Trula - Urtzi Oteiza 2024ko aza. 25a, 13:00

Olatz Mercaderrek sexu abusuak pairatu zituen nerabea zela, garai hartan bere irakaslea zen Patxi Ezkiaga idazle eta fraidearengandik. Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta, besteak beste, erasotzailearen imajinarioa zabaltzearen garrantzian jarri du arreta Mercaderrek.

Emakumeen aurkako indarkeria onartezina da, eta hori gaitzesgarria da orain eta beti. Gaurkoa, bereziki, aldarrikatzeko eguna da: Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Protestarako ez ezik, testigantzak jasotzeko bide ere bada, errealitate gordin honen benetako aurpegia erakusteko.

Olatz Mercaderrek (Zarautz, 1976) Patxi Ezkiaga idazle eta fraidearengandik jasandako sexu abusuak salatu zituen publikoki duela hilabete batzuk. 16 urte besterik ez zituen guztia gertatu zenean. Erasotzailearen iruditeria zabaldu behar dela azpimarratu du Mercaderrek, erasotzailea "edonor" izan baitaiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide