Elkarrizketak

Ana Galarraga: "Ez dut uste kultura eta zientzia aparte doazen bi arlo direnik; biekin gozatzen dut berdin"

Intza Trula - Gorka Eizagirre

Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea da aste honetan Gukastekako gonbidatua. Zientzia eta kultura arloetan lan handia egin du zarauztarrak, eta hain zuzen ere, horren inguruan hitz egin du elkarrizketan.

Ibilbide oparoa du Ana Galarraga (Zarautz, 1970) zientzia dibulgatzaileak zientzia eta kultura arloetan. Lan horren adibide, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan aipamen berezia jaso du. Horrez aparte, 2022an aurkeztu zuten Frankenstein agurgarria emanaldia disko-liburu formatuan kaleratu berri du Pettirekin batera.

Bideo-elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide