'Odisea 1937' erakusketaz hitz egingo dute etzi Photomuseumen

Intza Trula 2024ko aza. 13a, 17:00

'Odisea 1937' erakusketako lau argazki, Photomuseumen. (Aritz Mutiozabal)

Erakusketaren egitura eta narratiba guztia atontzeaz arduratu diren Aitor Miñambres eta Mauro Saravia komisarioek emango dute hitzaldia. Ostiralean, 18:00etan hasiko da saioa, doako sarrerarekin.

Federico Gonzalezen ondare grafikoen eta dokumentuen bitartez ondutako Odisea 1937 erakusketa zabaldu zuten urrian Photomuseumen, eta horren inguruko hitzaldia antolatu dute orain Gela programaren barruan. Erakusketaren egituraren eta narratiba guztiaren lanaz arduratu ziren Aitor Miñambres eta Mauro Saravia komisarioek eskainiko dute hitzaldia. Etzi, ostirala, izango da saioa, 18:00etan hasita, doako sarrerarekin; beti ere, edukiera bete arte.

Erakusketak, 1937ko udaberrian itsasoratu zen Habana lurrontzian bidaiatu zuten euskal errefuxiatuen testigantza jasotzen du. Argazkietan, besteak beste, errefuxiatuak ikus daitezke taldeetan, makuluekin, hondartzan, mendian... baita erizainak eta medikuak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide