Aitor eta Jon Azpirotz: "Aitonari, amonari eta Aimarri eskaintzen diogu gure lasterketa"

Urtzi Oteiza eta Onintza Lete Arrieta 2024ko aza. 10a, 16:30

59. Behobia-Donostia lasterketa berezia izan da Juan Manuel Azpiroz Aiako Txikiaren familiarentzat, hark 1924an irabazi baitzuen lasterketa ezaguna, aurten ehun urte. Horregatik, haren hamabi biloba atera dira gaur korrika, tartean Aitor eta Jon Azpirotz anaia zarauztarrak.

Eguraldi politarekin egin dute gaur goizean 24.000 korrikalarik Behobia eta Donostia banatzen dituen 20 kilometro inguruko ibilbidea. 59. edizioa zen aurtengoa. Duela 100 urte ere egiten zen lasterketa hori, eta ordukoan, aiar bat izan zen garailea: Juan Manuel Azpiroz, Aiako Txikia –hemen urriko Aia-Orio Guka aldizkarian korrikalariari buruz Iñaki Iturainek idatzitako artikulua–. Mendeurrena ospatzeko, Azpirozen familiako dozena bat kidek egin dute korrika gaur, eta haietako laurekin izan da Guka, lasterketa amaitu berritan: Aitor eta Jon Azpirotz anaia zarauztarrekin, eta Ainhoa Azpirotz usurbildarrarekin eta Nerea Esteban zizurkildarrarekin. 

Korrikaldia aitonari eskaini diote, baina baita familiako beste bi kideri ere: amonari eta Aimar senitartekoari. Urteurrenaren aitzakian, bazkaltzeko 75 senitarteko elkartu direla kontatu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide