Zarauzko udalbatzarra

Hona hemen ikusgai urriko udalbatzarra

Gorka Eizagirre

Osorik ikus daiteke Zarauzko Udalbatzak eginiko hileko ohiko bilkura.

Ostegunean beharrean, asteazkenean egin zuten urriko osoko bilkura. Bertan, zenbait dekreturen berri emateaz gain, bi gai onartu zituzten udal gobernua osatzen duten EAJ eta PSE-EE udal taldeen aldeko botoekin; EH Bildu abstenitu egin zen.

Alde batetik, PSE-EE udal taldeak proposatutako dedikazio eta horien ordainsarien aldaketa onartu zuten, eta bestetik, 2024-KALD-00018 kreditu aldaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide