Giro apartarekin jokatu dute plaieroetako bigarren jardunaldia

Julene Sorarrain 2024ko urriaren 19a

Eguraldia lagun dutela jokatu dituzte Zarauzko hondartzako futbol txapelketako partidak. 

Aurreko egunetako euririk gabe jokatu dute gaur goizean Zarauzko hondartza futbol txapelketako bigarren jardunaldia. Partidak 10:45ean hasi dira jokatzen, baina aurretik Talai-Mendi Kanpina taldeko neskek markatu dituzte joko eremuak. Guztira hamalau partida jokatu dituzte, eta emaitza hauekin amaitu dute:

Senior neskak  

  • Euskal Parrilla 2 - 2 Itxas-Lur Taberna.
  • Lukas Ardotegia 3 - 2 Euskalduna Taberna.
  • 310-Kepa Osteo 2 - 2 Kirkilla-Enea Jatetxea.
  • Shelter-Pukas 2 - 3 Orbela Taberna.
  • Kebidek 1 - 0 Talai-Mendi Kanpina.

Senior mutilak A taldea

  • Telesforo Erretegia 4 - 2 Kosta Hortz Klinika.
  • Pukas-Shelter 0 - 2 Ulacia Bidaiak.
  • Latz Taberna 2 - 2 Celso Castro.
  • Arrano Taberna 1 - 0 Talai-Mendi Kanpina.
  • Dava Street Food 2 - 3 Etxabe Confort.

Senior mutilak B taldea

  • Euskalduna Taberna 3 - 1 Kirkilla-Enea Jatetxea.
  • Asergroup 1 - 1 Izar Optika.
  • Asti Pinturak 0 - 3 Balearri-Astillero.
  • Tivoli - Naparrak 2 - 0 Garcia Edari Banaketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide