Gukasteka

Gorka Aranberri: "Iker Zabala Oriorekin hizketan aritzea agian faktore bat izan daiteke Urdaibai uzteko"

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 20a, 10:00

Gorka Aranberri patroi zarauztarrak denboraldi historikoa osatu du Urdaibairekin. Eusko Label liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu laugarren urtez jarraian, eta bigarren urtez ligako patroirik onena izendatu dute. Marka historikoak gainbegiratuz, Aita Manuelen pare jarri da Kontxan, bederatzi bandera erdietsita.

Orain, denboraldia bukatuta, urteko balorazioa egin dio GUKAstekari, arraunak duen gozoaz eta gaziaz, sakrifizioaz, eta etorkizunera begirako dituen asmoen inguruan ere hitz egin du. Baita azken urtetan lehia ulertzeko moduaren inguruan eman duen aldaketaz ere.

Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko azken zenbakian dago ikusgai. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide