"Klima Aldaketaren Planean herritarren iritzia eta proposamenak jasotzeko asmotan", Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak parte hartze prozesu berri bat abiatu zuen irailaren amaieran. Hainbat ekintza antolatu dituzte helburu hori betetzeko, eta gaur arratsaldean, hain justu world cafe saioetako lehenengoa egingo dute.
Bertan, parte hartzaileek beraien ekarpenak egiteko tartea izango dute, eta saioa 18:30ean hasiko da, Etxezabalako bilera gelan. Bigarren saio bat ere egingo dute, urriaren 23an, leku berean.