Etorkizuneko Klima Aldaketarako Planerako herritarren ideiak bildu nahi ditu udalak

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 19a, 09:00

BegoƱa Rodriguez Ingurumen teknikaria eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia. (Mireia Galarza Bastida)

Hurrengo asteazkenean, hilak 25, hasiko da kanpaina,18:30ean Modelon eskainiko duten hitzaldiarekin. Zehazki, Odile Rodriguez de la Fuente ingurumen dibulgatzailea arduratuko da azalpenak emateaz.

"Klima Aldaketaren Planean herritarren iritzia eta proposamenak jasotzeko asmotan", Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak parte hartze prozesu berri bat jarriko du abian. Hainbat ekintza antolatu dituzte helburu hori betetzeko, eta iraila eta urrian zehar egingo dituzte. 

Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, ekintza hauekin "lehendik dagoen lana osatzea eta neurri guztiak Klima Aldaketaren Planean integratzea dute helburutzat". Eta gehitu duenez, prozesu horretan herritarren ideiak eta ahotsak "funtsezkoak" izango dira Zarautz "jasangarriagoa" lortu nahi bada. 

Hurrengo asteazkenean, hilak 25, hasiko da kanpaina,18:30ean Modelon eskainiko duten hitzaldiarekin. Zehazki, Odile Rodriguez de la Fuente ingurumen dibulgatzailea arduratuko da azalpenak emateaz. Urriaren 9an eta 23an, berriz, bi bilera egingo dituzte leku berean, world cafe dinamikarekin, eta bertan parte hartzaileek beraien ekarpenak egiteko tartea izango dute. Azkenik, karpa bat jarriko dute malekoian urriaren 20an, non informazioa jasotzeaz gain ekarpenak egiteko aukera ere izango duten herritarrek. Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, "ekarpen guztiak jaso eta txosten batean bilduko dira, etorkizuneko Klima Aldaketaren planean kontutan hartzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide