Alazne Belar erizain eta ikertzaileak zainketa aringarrien inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, 19:30ean, Modelo aretoan. ZarautzOn eta Zarautz Herri Zaintzaileak antolatutako saioa izango da.
Hil nahi izatearen esperientziaz hitz egingo dute bertan, gaixotasun aurreratua duten pertsonekin izandako elkarrizketetan oinarrituta. Era berean, zaintzaren alderdi ukiezinei buruzko azterlanak azalduko dituzte; hala nola duintasuna eta esker ona. Elkarrekin partekatzeko eta hausnartzeko espazio bat sortzea da helburua.
Zainketa Aringarrien Munduko Eguna urriaren 12an izango da, eta ZarautzOn elkarteak sei urte daramatza zainketa aringarrien garapenareko aldarrikapena egiten Zarautz Herri Zaintzailea elkartearekin batera.