Bueltan dira plaieroak

Ian Ruiz Lizaso 2024ko urr. 6a, 19:00

Gaur eguardian eman diote hasiera lehen jardunaldiari. Guztira 29 talde aritu dira.

Gaur hasi da Hondartzako Futbol Txapelketako denboraldi berria, 29 talderen –hamar emakumezko eta hemeretzi gizonezkoren–parte hartzearekin;  12:15etik aurrera. Lehen jardunaldia jokatzeko eguraldi ederra izan dute, neguko ohiko hotz eta euriaren aldean, eskertzeko moduko klima. 

Aurten, talde berriak animatu dira gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Emakumeen kasuan, 310-Kepa Osteopatia eta Euskal Parrilla taldeek eman dute izena. Mutiletan, berriz, talde berri bat dago, Etxabe Confort izenekoa.
 
Denboraldiko lehen partida izateko, partida borrokatuak utzi ditu igandeak. Gol asko izan dira. Batzuek pozez irabazi dute eta beste batzuek galdu. Berdinketa bat ere izan da. Baina txapelketa hasi besterik ez da egin eta igande asko geratzen zaizkie jokalariei aurretik.
 
Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak: 
 
Talai Mendi Kanpina 0 - 3 Ulacia Bidaiak 
Kosta Hortz Klinika 3 - 1 Arrano Taberna
Dava Street Food 1 - 3 Telesforo Erretegia
Etxabe Confort 6 - 3 Latz Taberna
Celso Castro 1 - 3 Pukas-Shelter
Balearri-Astillero 4 - 1 Euskalduna Taberna
Garcia Edari Banaketak 2 - 4 Izar Optika
Asti Pinturak 8 - 0 Txanela
Kirkilla-Enea 1 - 1 Asergroup
Kirkilla-Enea 0 - 1 Shelter-Pukas
Orbela Taberna 3 - 0 Talaimendi Kanpina
Euskalduna Taberna 1 - 6 Kebidek 
Euskal Parrilla 2 - 3 310 Kepa Osteopatia
Itxas-lur Taberna 1 - 1 Lukas Ardotegia
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide