Adarretatik musika jaialdiak herriko plazak bete ditu

Ian Ruiz Lizaso 2024ko urr. 6a, 18:00

Adarretatik musika jaialdiaren zazpigarren edizioa martxan da. Azken urtetako dinamika beretik, ostiralean hasi zen eta gaur arte ospatuko da. 

Aniztasun eta erakargarritasun handiko emanaldiak programatu ditu aurten Enbor elkarteak Adarretatik jaialdirako. Musika Plaza eta Munoa plaza izan dira bi eszenatoki nagusiak. 

Jaialdia ostiralean hasi zen. Kontzertuei dagokionez, Txarly Brown plays Jamaica, Esanezin eta Nacion Funk Soul Station feat. Michel Claverok hartu zuten protagonismoa. Atzo berriz, Crazy Jazzers, Munlet eta Tito Ramirez eta bere bandak eskaini zituzten emanaldi musikatuak.

Gaur eguardian, Bermuna Kolektiboa izan da Xiarroman eta Anwolt DJen eskutik. Arratsaldean beste emanaldi bat eskainiko da Modelo Aretoan. Audience taldearen Bob Dylan berrikusia 19:00etan hasi eta 20:30etan amaituko da. Sarrerak 5 euro balio ditu eta salgai egongo dira aretoko leihatilan.

Argazkiak: Mikel Makala.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide