Hiribusak astelehenetik aurrera egingo ditu ibilbide berriak

Intza Trula 2024ko urr. 5a, 15:00

Hiribusa. (Zarauzko Udala)

Erabiltzaileei zerbitzurik onena ematen jarraitzea da ibilbide berrien xedeetako bat.

Etzi, astelehena, hasiko da Zarauzko hiribusa ibilbide berriak egiten, herria jasaten ari den eraldaketara era egokian moldatzeko eta zerbitzu publikoaz gozatu nahi dutenei zerbitzurik onena ematen jarraitzeko helburuarekin.

Iker Basurko Mugikortasun zinegotziaren esanetan, Zarauzko Hiribusa "erreferentziazko" zerbitzua da zarauztarrentzat". "Urtean, guztira, 185.000-190.000 bidaia inguru egiten dira hiribusean".

Horrez gainera, aurki jarriko dituzte martxan Mugikortasunaren Astean aurkeztutako hiru autobus berriak. Izan ere, azken berrikuspenak egiten eta Astiko kargagailu guneko obra amaierako ziurtagiriak eskuratzen ari da orain udala.

Honako lotura honetan ikus daitezke hiribusaren ordutegiak eta ibilbideak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide