Uztailaren 14ko arrakastaren ondoren, 2025eko Malekoia 365 egitasmoa antolatzen hasteko bilera irekia deitu dute. Gaur, 19:00etan, jarri dute hitzordua, Gaztelekuko aretoan, eta antolatzaileek sortzaile zein kultur-talde guztiak deitu dituzte parte hartzera.
Arrai Zopa kantu taldea, Arranoko gitarra taldea, Montetxio abesbatza, herriko hainbat dantzari eta Zirika euskara elkartea dira egitasmoaren atzean dauden eragileak. Besteak beste, egitasmoaren helburua da udako bisitariei erakustea Zarautzen euskara eta euskal kultura urte osoan daudela presente.