Asteburu oparoa izan dute Itxasmendi auzoan, samielen harira ospatutako jaietan. Danborradarekin abiatu zituzten festak ostiralean, eta larunbatean makina bat ekintzez gozatzeko aukera izan zuten –haurren txokoa, kirol lehiaketak, musika eta auzo bazkaria, bezteak beste–. Atzo, igandean, eman zioten amaiera aurtengo ekitaldiei, baina aurrez Bihotzekin martxa eta lasterketa jokatu zituzten, eta puzgarriak ere izan ziren etxeko txikienentzat.