Duela egun batzuk, Justiziak, beste modu batera ezin zitekeenez, erantzukizunik gabe aurkitu ninduen, epaitzeko 13 urte behar izan dituen kasu batean.
Nire salaketak berak eraman zuen pertsona bat epaitegietara. Nire alkate garaian Zarauzko Udalari eta, beraz, bertako bizilagunei kalte egin zieten delitu ekonomiko larriengatik.
Eta orain, nire errugabetasuna argi geratu denean (nik beti defendatu izan dudan bezala) erakutsi nahi dizkiet nire esker ona, denbora eta prozesu honetan zehar konfiantza erakutsi didaten pertsona guztiei. Konfiantza niregan eta arduradun publiko gisa egin dudan lanean.
Eskerrik asko zuei, gizon edo emakume, lagun, lankide, ezagun edo auzokide, zuen babesa helarazi didazuenoi, maitasuna eta hurbiltasuna erakutsi didazuenei, nire zintzotasunaz ziur egon zaretenoi.
Nire esker ona adierazi nahi dizuet 13 urte hauetan niretzat funtsezkoa izan den laguntzagatik.
Mila esker guztioi, bihotz-bihotzez!