Bikote Mistoen Triatloi Herrikoia jokatuko dute gaur, 16:00etan, eta kirol probak eragina izango du errepidean; izan ere, 15:45etik 17:30era bitartean N-634 errepidea (Nafarroa-Jautarkol biribilgunetik mendebaldera) eta San Inazio kalea (Bizkaia kaleraino) itxita egongo dira ibilgailuentzat.
Nik Tri triatloi elkarteak antolatu du hirugarrenez triatloia, eta plaza guztiak beteta, 250 bikotek parte hartuko dute.