Gazteen artean 2030 Agenda ezagutarazteko helburuarekin, Gazte plazan erakusketa ibiltaria zabalduko dute bihar malekoian, Dama inguruan. Hilaren 24ra arte egongo da leku horretan, eta erakusketaz gain, jarduerak, tailerrak eta hitzaldiak ere eskainiko dituzte herrian zehar.
Horietako bat, Zarauzko ikastetxeetako batxilergoko ikasleekin egingo dena, osasun mentalari buruzko jardunaldi bat izango da. Bertan, hainbat hitzaldi eta ekintzen bitartez, gai horri buruzko hausnarketa sustatuko da. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan antolatutako ekintza da biharkoa.