Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Dagoeneko ikus daiteke Alproja taldearen 'Ehun urte zain' antzezlana

Urtzi Oteiza 2024ko ira. 10a, 09:00

Ateri zela ekin zioten antzezlanari, baina handik gutxira hasi zuen euria, eta hainbat ikusle uxatu zituen horrek.

Askotariko ekintzak izan ziren atzokoan herrian. Goizean goiztik hasita eta iluntzera bitartean, dozenaka ekintza izan ziren herritarren gozagarri, tartean Alproja taldearen antzezlana.

Hain zuzen ere, Ehun urte zain pieza eskaini zuten Munoan. Ateri zela ekin zioten antzezlanari, baina handik gutxira hasi zuen euria, eta hainbat ikusle uxatu zituen horrek. Dena dela, gero berriro ere gelditu egin zuen, eta alde horretatik lasai amaitu zuten aktoreek beraien lana. Bideo honetan osorik ikus daiteke antzezlana. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide