Dantza lehiaketak hartu zuen larunbat eguerdian Lege Zaharren Enparantza, bertan jokatu baitzuten XXXVI. Aurresku Txapelketa. Iaz bezala, Mattin Etxebeste oiartzuarrak irabazi zuen txapelketa, eta bigarren eta hirugarren postuak Mikel Esnaola eta Intza Erauskin lezoarrentzat izan ziren, hurrenez hurren.
Honako bideoan ikus daiteke Aurresku Txapelketa osorik.