Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Bertsolari Gazteen Lizardi Saria, bideoan

Gorka Eizagirre 2024ko ira. 9a, 09:00

Ostiraleko saioan, Aitor Tatiegi oñatiarrak lortu zuen txapela jaztea, Andoni Errekondo eta Andoni Mujikaren aurretik. Osorik ikus daiteke saioa. 

Aitor Tatiegi Oñatiko (Gipuzkoa) bertsolariak jantzi du aurtengoan Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela. Gipuzkoarrak lortu zuen ostiralean puntu gehien poltxikoratzea, Andoni Errekondoren, Andoni Mujikaren, Libe Goenagaren, Iruri Altzerrekaren eta Aratz Katarainen aurretik. Aurtengoan ez zen bertsolari zarauztarrik izan finalean.

Tatiegik, gainera, txapela jazteaz gain, bertsorik onenaren saria ere eskuratu zuen, puntu erantzunetan bota zuen bigarren bertsoagatik. Amaia Urbieta aritu zen gai jartzaile lanetan.

Sailkapena

Aitor Tatiegi 266
Andoni Errekondo 261
Andoni Mujika 258,5
Libe Goenaga 254
Iruri Altzerreka 242
Araitz Katarain 229

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide