Euskal Astearen barruan, ostiral arratsaldean eskaini zuen Ondartza taldeak emanaldia Lege Zaharren Enparantzan, taldekideak dozenaka urte oholtzara igo gabe egon ostean. Eguraldi iragarpena ez zen onena egun horretarako, baina azkenean ez zuen euririk egin emanaldiak iraun zuen bitartean.
Ikusmina sortu zuen emanaldiak herritarren artean, eta hori dela eta, hainbat zarauztar gerturatu zen Lege Zaharren Enparantzara. Hainbat diziplina uztartu zituzten bertan, hala nola dantza, musika eta abesbatza. Honako bideoan ikus daiteke ostiraleko emanaldia.