Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Giro aparta nagusitu da XXXVIII. Bazkari Herrikoian

Mireia Galarza Bastida

Eguzkiak gogor jo du, eta hori dela eta, betaurrekoak jantzita eta biserak buruan jarrita ikus zitezkeen herritarrak. 500 pertsonatik gora elkartu dira eguardiko hitzorduan.

Goizeko lasterketa eta gero, mahaiz eta aulkiz bete da Musika Plaza. Izan ere, bertan egin dute eguardian EHE-k antolatutako XXXVIII. Bazkari Herrikoia. Eguzkiak gogor jo du, eta hori dela eta, betaurrekoak jantzita eta biserak buruan jarrita ikus zitezkeen herritarrak.

500 pertsonatik gora elkartu dira eguardiko hitzorduan, eta eguraldiak lagun, ederki igaro dute bazkaltzeko tartea. Arratsaldean ere jarraitu egingo du festak, elektrotxaranga izango baita herriko kaleetan zehar. 

(Argazkiak: Amaia Urbieta Arruti eta Ian Ruiz Lizaso)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide