AEK-k antolatuta, dozenaka lagunek parte hartu dute gaurkoan Euskararen Aldeko XXVIII. Lasterketan. Azken egunetan ez bezala, gaur eguraldi txarrak atsedena eman du, eta zerua urdin-urdin zela egin ahal izan dute korrika zarauztarrek.
Kamiseta gorriak soinean, haur zein heldu prest zeuden 11:00tan euskararen alde korrika egiteko herriko kaleetan zehar, eta horrelaxe egin ahal izan dute hainbat ikusleren aurrean. Batzuentzat lehen aldia izan da gaurko hitzordua, baina esperientziadun korrikalari asko ere irten dira goizean lasterka, bakarrik zein familian eta lagunartean.
Emakumeei dagokionez, Elena Beristain izan zen helmugaratzen lehenengoa, Aitzpea Lertxundi bigarrena, eta Ainhoa Murua hirugarrena. Gizonezkoetan, aldiz, Asier Aranburu, Eneko Alberdi eta Jon Fernandez izan ziren azkarrenak.
Lasterketaz gain, bazkaria egingo dute eguardian Musika Plazan, AEK eta EHE-k antolatuta. Arratsaldean, aldiz, elektrotxarangak kaleak alaituko ditu.