Gorka Aranberri zarauztarrak gidatzen duen Bermeoko traineruak ez zuen aurkaririk izan atzokoan. Kontxako Banderako lehen jardunaldia jokatu zuten atzokoan Donostiako uretan, eta aise nagusitu ziren Bermeoko gizonezkoak, 14 segundu aterata Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori.
Estropada amaitu berritan Aranberrik EITB-ri emandako adierazpenetan, zarauztarrak adierazi zuen "kristoren" estropada egin zutela atzokoan, eta gehitu zuen: "Esango nuke denboraldiko onena egin dugula".