Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Zarauzko biztanleen eskuzabaltasuna eskertu du

Ian Ruiz Lizaso

Diru-bilketa Zarautzen. (Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartea)

Abuztuaren 3an eta 4an aritu ziren diru bilketa egiten, eta guztira 5.000 eurotik gora lortu zituzten.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Zarautzen egin zuen urteko diru-bilketa. Abuztuaren 3 eta 4ean izan ziren herriko kaleetan minbizia duten pertsonei babesa emateko laguntza ekonomikoa biltzen. Boluntario ugari bertaratu ziren herriko kaleetara.

Zenbaketak egin ondoren, bildutako dirua 5.008,09 eurokoa izan zen. Bildutako dirua ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko da. Horregatik, elkarteak eskerrak eman nahi dizkio herriari. Diru-bilketari esker, elkartearen proiektua finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programek aurrera egiten lagunduko dutelako. Honez gain, gaixotasun prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak ere egiten jarraituko dira. Ondorioz, horrelako ekimenak ezinbestekoak direla azpimarratu du elkarteak.

Bestalde, laguntzera gerturatu ziren boluntario guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiete. Ekitaldi honetan eta beste ekintza batzuetan egindako parte hartzeak Elkarteari laguntza ematen dioen lana egiten dutelako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide