Olinpiar Jokoetako surf txapelketak atzo jarraitu zuen eta Nadia Erostarberen estreinaldia egun bertan amaitu zen. Itxaronaldia luzea izan da eguraldiak lehiaketa atzeratzera behartu duelako. Baina atzoko egunak tregoa eman zuen. Nadiak, pazientziarik gabe, Espainiako historiako lehen surf diploma eskuratzeko borrokatu zuen. Horretarako, final-zortzirenetako dueluan, Teahupo'o-ren olatu hiltzailea hartu eta Matsuda Shino japoniarrari irabazi zion. Final-laurdenetako partidan, 24 urteko zarauztarrak, 6.34 puntuko ariketa bat osatu zuen. Baina, bere arerioak, Tatiana Weston-Webb surflari brasildarrak, 8.10 puntu eskuratu zituen. Hori dela eta, ez zen finalerdietan sartu.
Hala ere, merezimenduzko diploma Olinpikoarekin eta parte hartze txalogarriarekin itzuliko da herrira. Honez gain, Olinpiar Jokoetako bosgarren postua harrotasunez lortu du. Horregatik, argi dago bere parte hartzea historiara pasatuko dela, Andy Criere eta Janire Gonzalez surflari gipuzkoarrekin batera.
#Paris2024 Nadia Erostarberen adierazpenak diploma olinpikoa lortu eta gero. Handia Nadiaaaaaaa! 💙#Paris2024 Declaraciones de Nadia Erostarbe tras conseguir el diploma olímpico. Grande Nadiaaaaaa! 💙 pic.twitter.com/emaj5FPa9E
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) August 2, 2024