Gukasteka

Herriko hiru emakume olinpikoak elkarrekin, Jokoen atarian

Jabi Gonzalez Toston

Ostiralean abiatuko dituzte Olinpiar Jokoak eta parte hartzaileen artean izango da Nadia Erostarbe surflaria. Haren aurretik, Ainhoa Murua eta Karmele Makazaga ere aritu ziren. GUKAstetak elkarrizketa egin die hirurei eta harpidedunek etzi ikusi ahalko dute bideoan.

GUKAsteako harpidedunek Zarauzko hiru emakume olinpikoei egindako elkarrizketa bideoan ikusteko aukera izango dute etzi, ostegunero iristen zaien aldizkari digitalean. Olinpiar Jokoez eta emakume kirolariek egindako bideaz hitz egin dute, besteak beste.

Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko bosgarren zenbakian izango da ikusgai, etzi. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide