Hasi dira Azken Portuko jaietako murala margotzen

Aritz Mutiozabal 2024ko uzt. 25a, 14:45

SKAPAko kideak jaietako murala margotzen. (Julene Sorarrain)

Autolux tailerra zeneko eraikinaren horman ari dira lanean gaur goizetik SKAPAko jai batzordeko kideak.

Urtero bezala, SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak abuztuaren hasieran izaten dira; aurten, hilaren 10etik 12ra, hain zuzen ere. Ohiturari jarraituz, jai batzordeak auzoko eraikin bateko horma bat aukeratzen du urteko murala egiteko, eta aurtengoa jada aukeratu dute. Gaur goizean hasi dira margotzen Isabel taberna ondoko plazaren bueltan dagoen horman, Autolux tailerra zeneko horretan.

Murala bukatzeko dagoen arren, hainbat figura eta ikur bereiz daitezke jada: txosnetako giroa da irudi nagusia, Palestinaren aldeko aldarriarekin, eta Anestesia taldeari gorazarrea eginez. Margolana egiten bukatzen dutenean ikusi beharko da bere osotasunean nola geratzen den.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide