Azken Portuko jai batzordeak aurtengo jaietako kontzertuak jakinarazi ditu

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 3a, 11:00

Iazko SKAPAko jaiak marmitako txapelketa. (Onintza Lete Arrieta)

Jaien egitarau osoa ez dute publikatu oraindik, baina jai batzordeak jakinera eman ditu abuztuan ospatuko diren jaietako kontzertuak eta DJ saioak.

Aurtengo Santa Klarako, Azken Portuko eta Aritzbataldeko festen egitarauaren barruan, jai batzordeak hiru egunetan izango diren kontzertuak eta DJ saioak jakinarazi ditu sare sozialen bitartez. Guztira bost talde eta bi DJ izango dira abuztuaren hasieran ospatuko dituzten jaietan.

Egitaraua

Abuztuak 10, larunbata

  • EZ EZ EZ
  • Goxuan Salsa

Abuztuak 11, igandea

  • Amitzen
  • Tremenda Jauria
  • DJ Bon eta DJ Jam

Abuztuak 12, astelehena

  • Fan&Go

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide