Zarautz Arraun Elkarteak duela bi aste abiatu zuen kukaña eta ur jolasen denboraldia eta gaur emango dio jarraipena. Usadioari jarraituz, itsasgora arratsaldez egokitzen den udako ostegunetan ari dira saioak egiten 17:00etan hasita. Abuztuan izango dira hurrengoak, 8an eta 22an, hain zuzen ere. Egun horietan moilara bertaratzen diren herritarrek, beraz, gazteen jausi ikusgarriez eta kukañako jolas dibertigarriez gozatzeko aukera izango dute.