Atzoko kukaña eta ur jolasak ikusgai

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 5a, 16:00

Zarautz Arraun Elkarteak atzo abiatu zuen moilan udako kukaña eta ur jolasen denboraldia.

Kukaña eta ur jolasen denboraldiari hasiera eman zioten atzo Zarauzko Arraun Elkarteko kideek. Estreinaldira garaiz iristeko arazoak eduki arren, atzoko egunean programatutako guztia aurrera eraman zuten. Lau saio programatu dituzte udaran; atzokoa, hilaren 18koa, abuztuaren 8koa eta azkenik, abuztuaren 22koa. Saio guztiak ostegunetan dira eta ordutegiari dagokionez, 17:00 hasiko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide