Odol ateraldia egingo dute asteazken arratsaldean

Ian Ruiz Lizaso

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta emaileek aurrez eskatu beharko dute hitzordua. 

Zarauzko bizilagunek odola emateko aukera izango dute anbulategian. Asteazken honetarako jarri dute hitzordua eta parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertaratzea 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta edo on-line gotantan.eus webgunean sartuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide