Urte osoko garaipen boladari jarraipena ematen segitzen du Aitor Francesena Gallo surflari zarauztarrak. Munduko zirkuitu pribatuko High Fives Costa Rica Open Pro de Surf txapelketa izan da irabazi duen azkena. Ekainaren 18tik 23a jokatu dute Boca Barrancako olatuan eta zarauztarra izan da onena, esan bezala.
Costa Ricakoa, gainera, ez da hilabete honetan lortu duen garaipen bakarra izan, zeren eta 6tik 9ra jokatutako surf egokituko nazioarteko proba ere irabazi zuen Kanarietan. Las Canteras hondartzan jokatu zuten DISA LPA Surf City No Limit Fundazioak antolatu zuen proba hirugarrenez eta Espainiako Koparako azkena izan zen, gainera. Aurrez, joan den maiatzaren amaieran Espainiako Txapelketa ere irabazi zuen Gallok.