Ibon Oregi eta Aitor Frantzesena 'Gallo' garaile, Espainiako Surf Egokituko Txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2024ko maiatzaren 27a

Ibon Oregi, eskubian, Nigrango txapelketan. (Ibon Oregi)

Emaitza onak lortu zituzten, eta garaipenarekin itzuli ziren etxera.

Asteburuan jokatu zuten Nigrango hondartzan (Galizia, Espainia) surf egokituko Nigrango Udalaren Oroigarria, eta bertan izan ziren Ibon Oregi eta Aitor Frantzesena Gallo zarauztarrak. Emaitza onak lortu zituzten, eta garaipenarekin itzuli ziren etxera.

Kirolariek 20 minutuko txandetan jokatu zuten txapelketa, bakoitzaren urritasunarena araberako kategorian, baita Oregik eta Gallok ere. Txapelketaz gain, asteburuan eremu hori girotzeko musika eta festa ere izan da inguru horretan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide