Gauerdian txupina bota eta bandera udaletxean igo ondoren, San Pelaio jaiak abian dira. Danbor hotsak atzean utzita, ekitaldi ugariz gozatzeko parada izan dute zarauztarrek, herriko zaindariaren egunean.
Hala nola, baltsa lasterketa, Erraldoi eta buruhandien topaketa, Iñurritzako dantzarien erakustaldia eta Zarauzko musika bandaren ohiko emanaldia. Giroa bermatuta egongo da egun hauetan herriko txokotan adin guztietako herritarrentzat. Beraz ez da egongo aspertzeko astirik.