Saio bereziak

San Pelaioetako Haurren Agerraldia ikusgai

Julene Sorarrain

Guka telebistak zuzenean eskaini zuen ekitaldia atzo. Ikusi ez zutenek edota errepikatu nahi dutenek, hemen du horretarako aukera.

Dozenaka ume elkartu ziren atzo ilusioz beteta, eta indar biziz jo zituzten danborrak eta barrikak. Hesitutako ingurumarian, berriz, familiako kideak, lagunak eta herritarrak, San Pelaio bezperako lehen danborrada bertatik bertara jarraitzeko estimu handiarekin. Izan ere, galdu ezin den ekitaldietako bat da festa egun hauetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide