'Inside out 2' filma emango dute asteburuan Modelon

Julene Sorarrain 2024ko eka. 28a, 09:00

Hamar emanaldi eskainiko dituzte gaurtik hasi eta asteartera arte. Horietako bost, 3D ikusteko aukera egongo da.

Inside Out 2 filma emango dute Modelo aretoan asteburu honetan. Riley nerabezaroan sartu da eta Kuartel Nagusiak bat-bateko erreforma jasaten du ustekabeko zerbaiti lekua egiteko: Emozio berriak! Poza, Tristura, Haserrea, Beldurra eta Nazka, kudeaketa bikaineko urteak atzean dituztela (haien arabera...), ez dakite oso ondo zer sentitu Antsietatea agertzen denean. Eta badirudi ez datorrela bakarrik. Sarrerak aretoko leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi ahal dira. 

Ekainak 28, ostirala
17:30. Inside Out 2 (3D)
20:00. Inside Out 2 (3D)

Ekainak 29, larunbata
18:00. Inside Out 2
20:30. Inside Out 2 (3D)

Ekainak 30, igandea
16:45. Inside Out 2 (3D)
19:15. Inside Out 2

Uztailak 1, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Inside Out 2
19:30. Inside Out 2 (3D)

Uztailak 2, asteartea
17:30. Inside Out 2
20:00. Inside Out 2

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide