'Memory' eta 'Lassie' filmak emango dituzte asteburuan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 21a, 12:00

Zortzi emanaldi eskainiko dituzte gaurtik hasi eta astelehenera arte.

Bi film emango dituzte Modelo aretoan asteburu honetan: Memory eta Lassie: una nueva aventura, hain zuzen ere. Lehenengoa, Michel Franco zuzendari mexikarraren filma da. Sylvia bizitza erraza eta egituratua duen gizarte-langilea da: alaba, lana, Alkoholiko Anonimoen bilerak. Horrek guztiak jauzi egiten du Saulek institutuko bileraren ondoren etxera jarraitzen dionean.

Lassie: una nueva aventura, aldiz, haurrei zuzenduta dago. Lassie txakurra erreskate misio batean dago Flo lagun onenarekin eta Henri, Kleo eta Pippa txikiarekin. Oraingoan, Lassieren detektibe-trebetasunak bereziki beharrezkoak dira pedigri-txakur batzuen desagertze misteriotsuen muinera iristeko. Sarrerak aretoko leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi ahal dira. 

Ekainak 21, ostirala
20:00. Memory

Ekainak 22, larunbata
16:45. Lassie: una nueva aventura
19:15. Memory
22:15. Memory

Ekainak 23, igandea
16:45. Lassie: una nueva aventura
19:15. Memory

Ekainak 24, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Memory
19:30. Memory

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!